Zertan datza gure hortz zuriketa

  • 1.- Zure hortzeriaren tonua neurtzea. Ispilu baten laguntzaz eta gure Vita gidari esker, zure esmaltearen kolorea zehaztuko dugu, horrela, zure esmaltearen kolorearen zenbaki zehatza jakingo dugu.
  • 2.- Gela eta argia jarriko ditugu (3 aldiz 15 minuturo). Saioaren prozeduraren nondik norakoak azaldu eta gel zuritzailea eman ostean, dagokion argi hotzeko lanpara zuritzailearekin aktibatuko dugu gela. Horrek hortz zuritze prozesua azkartuko du, 45 minututan 2 tonutik 7 tonutarako aldaketa lortuko duzularik.
  • 3.- Emaitza egiaztatuko dugu eta, egin ezazu irribarre! Azkenik, 45 minutuak igaro ostean, emaitza egiaztatuko duzu, zenbat tonu hobetu dituzun alderatu ahal izango duzu eta ezin izango duzu irribarre egin gabe egon!

La Risa Bonua

Mantentze lanetarako produktu sorta saioan lortutako hobekuntzak gehiago iraun diezazun

Bono Berezia II

Hartu itzazu bi hortz zuriketa saio eta erabil ezazu bigarrena zuretzat edo oparitu iezaiozu beste pertsona bati!

Teknologia berriek prezioak jaisteko aukera ematen dute eta La Risa Hortz Zuriketa Zentroan teknologia aurreratuena erabiltzen dugu zuri emaitzarik onenak eskaini ahal izateko. La Risan zure buruan duzun segurtasuna eta erosotasuna berreskura ditzazun eta zure irribarre perfektuaz harro egon zaitezen nahi dugu, beti ere arrazoizko prezioan.

La Risa Hortz Zuriketa Zentroan kalitatea bilatzen dugu eta bezeroarekiko zerbitzu ona ezinbestekoa iruditzen zaigu. Hortz zuriak izateak ez duela zertan gutxi batzuentzako pribilegioa izan behar uste dugu, eta hori posible izatea lortu dugu.

La Risan zure irribarrerik onena itzuliko dizugu Europan eta Estatu Batuetan liderra den tratamendu estetikoari esker, oso prezio lehiakorrean.

  • Prozesua guztiz segurua da: Ez du esmaltea mintzen eta ez ditu hortzoiak narritatzen. Gure bezeroen gehiengoak ez du batere minik izaten, nahiz eta batzuk ondoez arin bat izan saioan zehar edo saioa amaitu eta gero, hortzoietako sentsibilitatearen ondorioz. Edozein kasutan, minik izan ezkero, aldi baterakoa izango da.
  • Faktore desberdinek eragiten dute hobetze mailan. Orokorrean, 2 eta 7 tonuren arteko zuriketa lortu dezakegu saio bakarrean. Zure emaitza ezberdina izan daiteke, bezero bakoitza ezberdina delako, hortz iluntzearen arrazoiak ezberdinak direlako kasu bakoitzean, esmaltearen kalitatea, adina, elikadura ohiturak eta kontsumitzen diren edariak, erretzailea zaren edo ez eta zure hortzetako higienearen ezaugarriak eragiten baitute emaitzan. Pertsona bakoitzak ezberdin erantzuten du eta orokortzea komeni ez bada ere, emaitzak ikaragarriak dira.
  • Epe luzeko emaitzak pertsonaren baitakoak dira. Erretzea, kafe, freskagarri edota te asko edatea, dentistarengana garbiketak egitera askotan ez joatea bezalako ohiturek emaitzen kontra joan daitezke. Orokorrean, hortz zuriketak urte bat edo bi irauten ditu. Saio gehigarriak egin ditzakezu beharrezkoa edo gomendagarria dela erabakitzen badugu.
  • Orban beltzak dituzten pertsonak, edo elikagaiek, kafeak edo denboraren joanak eragindako orban nabarmenak dituztenak La Risak eskainitako hortz zuriketaz baliatu daitezke. 16 urteko gazteak edota pertsona helduak dira gure zerbitzua gehien behar duten pertsonak, bereziki ortodontzia tratamendu baten ostean orban larriak dituzten pertsonak (aparatua kendu ostean). La Risak haurdunaldian edo edoskitzaroan dauden emakumeei hortz zuriketa ez egitea aholkatzen die.
  • Hortz zuriketa ahoaren aurreko aldean egiten da bereziki, irribarre egitean gehien ikusten diren hortzak baitira. Behatu itzazu zure hortzak irribarre egitean, La Risan zure irribarrea zuriagoa izango dela ziurtatzen dizugu, hau da, irribarre egitean erakusten dituzun pieza guztiak zuriagoak izango dira.
  • Zure dentistaren aholkua jarraitu ezazu txantxarra, haginetako edo hortzoietako mina ala beste arazorik izan ezkero. Hortz zuriketa, hortzak eta hortzoiak osasuntsu baldin badituzu bakarrik egin behar duzu.

Aho-higiene ona izateko aholkuak

  • Ohiko aho-higienea
  • Otorduen ostean hortzak egunean hiru aldiz eskuilatzeak plaka kanporatzen eta lertzoa saihesten lagunduko dizu. Bi minutuz hortzak eskuilatzea gomendagarria da, baita dentifriko ezberdinak erabiltzea ere (hortzoiak sendotzeko dentifrikoa, txantxarraren aurkakoa, fluorra duena, plakaren aurkakoa, zuritzailea, etab.). Garbi itzazu hortzen tarteak hortzetako hariarekin.
    Beharrezkoa da mihia eta mukosa garbitzeari bi minutu eskaintzea, leku horietan biltzen baitira bakteria gehien, hatsa eraginez.

  • Hortzetako eskuila egokia aukeratzea
  • 1.- Eskuila txiki batek hortzen garbiketa hobetuko du, ahoko azken haginetara iritsi baitaiteke, toki zailenetako bakteriak ezabatuz.

    2.- Erdi mailako gogortasuneko eskuilak dira esmaltearentzako onenak, eta plaka kentzeko gogorrak badira ere, ez dituzte hortzoiak kaltetzen. Alda ezazu zure hortzetako eskuila hiru hilabetetik behin.

    3.- Hortzetako eskuila elektrikoek plakaren %98 kanporatzen dute hainbat ikerketen esanetan, gainontzeko eskuilek %48 kanporatzen duten bitartean.

  • Jarri iezaiozu arreta arnasketaren freskurari
  • Arnasketa freskoa ez dago aho-higienearen baitan soilik, elikagaiek ere eragina dute. Arnasketa txarraren zergatia osasun arazo bat ere izan daiteke. Halitosiak hainbat kasutan digestio-aparatuan edo gorputzeko beste organo edo sistemetan arazoren bat dugula adierazten digu. Arazo hori konpontzeko, joan zaitez medikuarengana.

  • Elikadura
  • Murriztu ezazu bakteriak sortzea eragiten duten produktuak- gozoak, gehigarri artifizialak- koloratzaileak, kontserbatzaileak, lodigarriak- eta jan itzazu fruta eta barazkiak, sagar eta azenarioak adibidez, hortzak garbitzeko ezin hobeak baitira. Erretzeak eta ardo beltza edateak, kafeak eta freskagarriek orban beltzak sorrarazten dituzte hortzetan. Osasunaz eta hortzen itxuraz arduratzen direnentzat, gure aholkua produktu horien kontsumoa murriztea da.

  • Dentistarengana joatea
  • Jo ezazu zure dentistarengana gaixotasunak saihesteko eta hortz zuriketa eta aho-higienearen inguruan aholkua eskatzeko.

Eta bukatzeko, egin ezazu irribarre! Irri garbiak energia kanal guztiak garbitzen ditu eta gorputza energia positiboz betetzen digu.